Basque Wikimedians User Group/Reports/2023ko zirriborroa: Difference between revisions
Content deleted Content added
Line 6:
== Proiektuak ==
=== Hezkuntza ===
[[Fitxategi:Memoria 2020-2023.pdf|thumb|2020-2023 Memoria osoa.]]
2023 aurreko urteetan egin dugun hezkuntza programa ixteko urtea izan da, lanaren balantze bat eginez. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak anbizio handiko plana abiatu zuen orain dela lau urte, euskarazko Wikipediako edukia nabarmen hobetzeko helburua zuena. Wikipediaren hazkuntza norabide zehatzetan garatzeko proposamena zen: 12-16 urteko ikasleek gehien behar duten edukia hobetzea, eta aldi berean irakurle guztientzat proposamen berriak egitea. Tarte horretan bestelako proiektuak sortu dira, Txikipedia edo Ikusgela kasu. Nazioarteko lankidetzan sakondu dugu, euskarazko Wikipediaren sareko presentzia eta komunikazioa hobetu dugu, eta euskara hainbat kalitate zerrendatan munduko lehen hogei hizkuntzen artean kokatu dugu. Lau urteotan hitz kopurua bikoiztu dugu, Lur Hiztegi Entziklopediko osoa halako hamabi idatziz. 7.000 editore baino gehiagok euskaraz idaztea lortu dugu, hau da, euskarazko Wikipedian euskaraz alfabetatu direnetik %1ek hartu du parte lau urteotan. Guk ez dugu beste halako kasurik ezagutzen. Unibertsitate guztiek hartu dute parte hobekuntza honetan, baita Bigarren Hezkuntzako sare guztiek ere. Ehunka irakasle formatu ditugu, eta ikastetxe batzuetan Wikipedia hobetzeko programa finkoak daude. '''[[:File:Memoria 2020-2023.pdf|Xehetasun guztiak izateko, ikus memoria]]'''
==== Proiektu pedagogikoak landu ====
Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate masterreko ikasleek Hezkuntza Programan parte hartu dute. Wikipediako oinarrizko edizioan formazioa jaso ostean, [[w:https://outreachdashboard.wmflabs.org/courses/UEU/Matematika_eta_Natur_Zientziak_(2023)?enroll=zlfxidpk|Natur Zientziak eta Matematikako artikuluak]] landu dituzte: 36 artikulu berri, 461K hitz eta 546 ereferentzia gehitu dituzte 39 editoreen artean. Horretaz gain, Wikipediaren erabilera didaktikoari buruzko 6 talde-lan burutu dituzte eta Hezkuntza atarian jarri eskuragarri.
=== Ikusgela ===
==== Bideoen ekoizpena ====
|